Behatokiko zuzendaria den Paul Bilbaok adierazi duenez Hezkuntza arloan LHko gabeziak dira nabarienak: «Euskaraz egin ahal izateko aukera gutxien ematen duena da Lanbide Heziketa. Zer gertatuko da orain D ereduan euskalduntzen diren ikasleekin 6 urte barru Lanbide Heziketara iristen direnean?».
Lanbide Heziketako 800 moduluetatik 150 euskaratu dira, urtean 30 bat
Aldundiak hitzarmena berritu du Laneki elkartearekin diruz laguntzeko Irakasleek esaten dute zer euskaratu behar den eta lana Elhuyarrek egiten du

Iturgintzako ikasle batzuk. [BLANCA CASTILLO]
DONOSTIA. DV. «Batzuentzat beharbada erritmo motelegian ari gara. 150 modulu euskaratu dira, urtean 30en bat. Moduluak, berriz, 800 bat dira, eta aldakorrak; batzuek gutxi irauten dute, bestetzuk gehiago», esan zuen atzoko aurkezpenean Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuak. Lanbide Heziketako moduluei buruz ari zen, izan ere Foru Aldundiak hitzarmena berritu du Laneki erakundearekin, itzulpen lanak direla- -eta diruz laguntzeko.
Laneki elkartea 2001ean sortu zuten Lanbide Heziketako Euskadiko ikastetxe publikoek eta pribatu kontzertatuek. Hauxe zuen helburu: Lanbide Heziketarako materialak euskaratu eta erabil-tzaileen eskura jartzea, Interneten, formatu elektronikoan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetza izan zuen diru-emale hasiera batean eta, 2004az geroztik, Gipuzkoako Foru Aldundia ere ari da laguntzen.
«Irakasleek erabakitzen dute zer den euskaratzea komeni dena. Teknikari bat ere badugu, Xabier Aramendi. Baina itzulpen lana ez dute irakasleek egiten, irakasleak irakasle dira; ez besterik. Eta, beraz, Elhuyar Fundazioa arduratzen da moduluetako materialak euskaratzeaz», esan zuen atzoko aurkezpenean Iñaki Conde, Lanekiko presidenteak.
«Ez zaie interesatzen»
Moduluak hainbeste izanik, ba-tzuek ikasle gutxi dituzte. Horrenbesteko dispertsioa dagoelarik, argitaletxe komertzialei ez zaie interesatzen euskal bertsioei ekin eta horiek plazaratzea liburu moduan. «Argitaletxeentzat, hau ez da negozioa. Ez zaie interesa-tzen lan honi ekitea», esan zuen Iñaki Condek.
Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako sailburuorde Iñaki Mujika ere atzoko ekitaldian zen eta hau esan zuen: «Guretzat, garrantzitsuena da azken urteotan terminologia bateratzea lor-tzen ari dela. Lehen, ikastetxe bakoitzak material desberdina erabiltzen zuen eta terminologia aldetik apenas zegoen batasu- nik».
Bestalde, sailburuak goraipatu zuen «konpetentzian ari direnak, ikastetxe publikoak eta pribatuak, ekimen honetan elkarlanean jardun izana».
Materialak helbide elektroniko honetan jartzen dira, gero ikasle bakoitzak inprimatu ditzan: www.jakinbai.com
Kontseiluaren kritika
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sortutako Hezkuntz Eskubideen Behatokia ez dator bat Euskal Autonomi Erkidegoan onartu berri den lan deialdiarekin. «Lanbide Heziketako hiru irakasletatik batek ez du klaseak euskaraz emateko gaitasunik izan behar», esan du Behatokiak.
Behatokiak egindako kritikak ere izan zituen mintzagai Iñaki Mujikak atzokoan: «Honelako kritikak egin aurretik, egin behar lukete etorri eta ikusi zer egiten ari garen. Badirudi Lanbide Heziketan ezer ez dela euskaraz ematen, eta hori ez da egia. Nahi dugu gure ikasleek euskara txukun eta erabilgarria eraman dezatela lan mundura».