Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 3 diciembre 2008

Tolosa Goierri

ORMAIZTEGI
Giro onean ospatu zen aurtengo Arrastoak
Begoña Ibargurenek jaso zuen Gipuzkoako zaldirik onenaren saria
16.10.07 -
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Giro onean ospatu zen aurtengo Arrastoak
ORMAIZTEGI. DV. Eguraldi bikainarekin giro onean ospatu zen Ormaiztegin aurtengo Arrastoak. Goizean goizetik erakus lekuetan kokatutako jatorrizko arrazetako abereak ikusgai izan ziren.

Abere horietatik ekoiztutako produktuak dastatzeko aukera ere izan zen, oiloz eginiko pintxoak, txorixoa eta gazta. Bertan erre zen 150 kiloko terreña pintxoak ere ikusleek gustora dastatu zituzten.

Egun guztian zehar hainbat txapelketa eta erakusketa gauzatu ziren. Goizean zehar pottoka arrazaren Gipuzkoako IV. txapelketa morfologikoa ospatu zen. Zaldietan lehenengo saria Zizurkilgo Begoña Ibargurenen Potto zaldiarentzak izan zen. Bigarrena Zubietako Narciso Arrillagaren Gainaundik jaso zuen. Eta hirugarrena, herritar Juan Justino Balerdiren Puxirentzat izan zen.

Behorren atalean lehenengo saria Ibarrako Jesus Mª Garmendiaren Iñustik jaso zuen. Bigarren saria Zirzurkilgo Begoña Ibargurenen Añaterentzat izan zen. Hirugarren saria Bergarako Jesus Mendiaren Goiuk jaso zuen.

Behoketan lehenengo saria Bergarako Jesus Mendiaren Lanbroa behokak jaso zuen. Bigarren eta hirugarren sariak Zizurkilgo Begoña Ibargurenek jaso zituen Enbata eta Galerna behokekin.

Sari banaketaren ostean, euskal oilozaleen elkarteak lehen aldiz antolatu duen bost barietateetako oiloen enkantea egin zen.

Bazkal ostean artzain txakurren II erakustaldia egin zen, bost txakurrekin. Euskadiko txapelduna den Xabier Urienen Txiki; Gipuzkoako txapelketan 2. sailkatu zen Juan Jose Arrizabalagaren Azkar; eta 3. sailkatu zen Javier Zubiaurreren Txiki; Bizkaiko txapelduna den Kepa Ardanzaren Izar; eta Nafarroako txapelketan 2. izan zen Antonio Uharteren txakurrak parte hartu zuten. Jarritako lana azkarren eta ongien burutu zuena, Zubiaurreren Txiki izan zen.

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS