COSTA UROLA
Olatz aldetik errepiderako sarrera itxita egongo da lau egunetan autoentzat

Argindar sarea sartzen eramango dituzte lau egunak. [ELI AIZPURU]
AZPEITIA. DV. Gaurtik hasi eta datozen lau egunetan Loiolako Hiribidera autoentzat sarrera, Olatz aldetik, itxita egongo da.
Etxebeltz-Izarrako obrak direla-eta lurpeko argindar sarea pasa behar dute langileek eta hori dela-eta itxiko da bidea.
Beraz, Olatz aldeko etxebizitza eta baserrietatik jaisten direnei eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolakoei eragingo die neurriak bereziki.
Ondorioz, Loiolako hiribiderako sarrera eta irteera leku beretik egin beharko dira, Jesus eta Maria aldetik, hain zuzen ere. Udaltzain bat izango da ikastolako puntako ordutegian, sarrera eta irteera bideratzeko, bestela ere auto ilara handiak sortzen baitira.