
Bidegoiango haurrek egindako lehenengo galdera rallyetan zein kotxe erabiltzen zituen izan zen. Hortik aurrera hainbat gai ezberdinetaz hitz egin zuen: nola hasi zen, gustuko pìlotuak, kotxeak, e.a. Azaldu zuenez, oraintxe rallyetarako hiru kotxe ditu, Ford Scort MK2 alemaniatik ekarritakoa, Ford Scort-a eta Buggie-a. Azken biak gainera lau erruberatan trakzioa dute. Hala ere, karrera gehienetan alemaniatik ekarritako kotxearekin ibiltzen da, eta berarekin postu nahiko onak lortu ditu orain arte. Beste Ford Scort-arekin, berriz, ez du probarik amaitu aberiak direla eta, nahiz eta kotxe ona izan.
Bidegoiango haurrek pilotuaren gustuko pilotuak zeintzuk ziren ere jakin nahi izan zuten. Alberdik argüí izan zuen: Colin McRae orain dela gutxi hil den pilotua. Esan zuenez «oso modu berezia zuen gidatzeko, oso muturrera eramaten zituen kotxearen aukerak, eta oso ondo gidatzen zuen». Gaur egungoen artean Sebastien Loeb frantziarra nabarmendu zuen, nahiz eta McRae-ren gidatzeko modu oso desberdina duen. Gazteetatik Gorka Apalanza nabarmendu zuen. Hala ere, gaineratu zuen zaila dela rally piloturen bat ateratzea bai hemen, bai Espainia mailan, oso laguntza gutxi ematen direlako.
Bestalde, rallyen aurretik dagoen lan handia ere azaldu zuen, talde lana gehienbat. Iñaki aLberdik esan zuenez «nik bakarrik ezingo nuke ezer egin, lagun asko dauzkat laguntzen didatenak, kotxeak mantentzen, arreglatzen, e.a., talde lana da». Gainera, zailena rallyen aurretik kotxearekin egin behar den lana dela azaldu zuen, egun horretarako kotxea ongi egoteko, aberiarik gabe, e.a.
Amaieran, haurrei eraman zituzten orrietan sinatu zizkien beraientzako hitz batzuk eskainiz, eta nahi izan zuten haurrekin argazkia atera zuen.





