
Pasa den saioetan «euskara ziberespazioan» egon zen, besteak beste. Ostiralean eskeintzen dira mintegiak, baina hauek aurrera eramateko behar den gende kopuru minimoa ez denez lortzen, bertan behera gelditzen dira. Dena den, tutorea bertan egoten da arratsaldeetan, interneten inguruko zalantzak argitzeko.
Horrela, ostiral honetan berriro bueltatuko da tutorea, eta oraingoan, berriro ere eta esan bezala, «Komunikatu posta elektronikoaren bidez» mintegia eskeiniko digu. Besteetan bezala, honetan parte hartu nahi duten guztiek izena Udaletxean eman beharko dute 943 72 13 03 telefono zenbakian, edo bertara gerturatzeko aukera ere badago. Dagoeneko urrian gaude eta hori dela eta Udaletxeko ordutegia aldatu egin da berriro, hemendik aurrera hau bai goizez bai arratsaldez irekita egongo delarik.
Jende kopuru minimo bat bildu beharko da ikastaro hau aurrera eraman ahal izateko baino ez bada lortzen, tutorea KZguneako gelan egongo da goizean, dauden zalantzak argituz. Ostiral honetako ikastaroa goizeko 10etatik 12ak bitartean izango da, baina tutorea goizeko 9etan egongo da gelan eta arratsaldeko ordu batetan itxiko ditu ateak.
Orain arte egin den bezala, edozein bizilagunek parte hartu nahi baldin badu egin behar duen gauza bakarra Udaletxera deitzea eta bere izena ematea da.
Behin baino gehiagotan egon da ikastaro hau gure herrian baino oraindik ez da aurrera eraman. Aldatu dena herriko tutorea izan da eta hemendik aurrera, orain dela bi aste bezala, Aintza An-txustegietxarte izango dugu.
Ikastaroak
Hilabete honetan ere beste ikastaro batean psrte hartzeko aukera zabalduko digu KzGuneak. Hau urriaren 19an izango da, ostirala, eta biharkoa bezala goizean ospatuko da Udaletxean kokatuta dagoen KzGunean. Beraz, hemendik bi astetara eskeiniko den ikastaroa 'Mikologia iberdrola' izango da. Kontutan hartzekoa da oraindik mintegirik aurrera ez dela eraman, beraz, hauen eskaintza jarraitzen du interesa duten guztientzat. Gainera saiatzen dira, mintegi berdina denean bi astero ordutegi desberdinean eskein-tzea, horrela, parte hartzeko interesa duten guztiek hau egiteko aukera izan dezaten.





