Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 5 julio 2009

Costa Urola

GETARIA
San Prudentzio ermitako indusketa arkeologikoak datorren astetik aurrera hasiko dituzte
San Anton mendiko puntu ezberdinetan eta konbentuan ez dute ezer aurkitu Astebetean kata guztiak amaitu dituzte
27.09.07 -
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
San Prudentzio ermitako indusketa arkeologikoak datorren astetik aurrera hasiko dituzte
GETARIA. DV. 'Getaria 1029-2009, Gipuzkoako Portua' egitasmoaren barne datorren astetik aurrera, urrian, indusketa arkeologikoa egiten hasiko dira San Prudentzio auzoko ermitan. Bertan, indusketan sorpresarik ez badago behintzat, bi hilabetetan dena amaitua egotea aurreikusten dute, abenduaren 1erako lanak amaituta egon behar dutelarik.

'Getaria 1209-2009' egitasmoak Getarian ikerketa historiko arkeologikoa egiten dihardu, 2006ko azarotik 2007ko martxora bitartean Zarautz Jauregian indusketa arkeologikoa gauzatu zuelarik. Proiektu beraren barne kokatzen dira aurtengo udan egindako indusketa eta kata ezberdinak, bai Askizuko San Martin de Tours elizan, bai San Anton mendiko konbentu zaharrean, eta baita datorren astetik aurrera San Prudentziko ermitan gauzatuko dena.

Hasiera batean, Askizuko lanak uztailaren erditik abuztuaren azkenera luzatu ostean, San Anton mendian jarraituz, urriaren 12rako San Prudentzion indusketa hasi eta han amaitutakoan berriz San Anton mendira itzul-tzeko asmoa zuten. Azkenean, irailaren 14tik 21era bitartean San Anton mendiko puntu ezberdinetan eta konbentu zaharrean zenbait kata egin ostean, ez dute ezer aurkitu eta, beraz, momentuz ez dira bertara itzuliko.

Emaitza hobeak lortu zituzten Askizuko San Martin de Tours elizan, nahiz eta oraindik material honen eta datazioen zain jarraitu. Bertan txanpon bilduma polita topatu zuten, nekropolis batez gain. Badirudi txanponak Erdi Arokoak direla, baina datazioaren zain, ezin jakin zer garaikoak diren.

Bitartean, datorren astean, San Prudentzioko indusketarekin hasi bitartean, lan hauen ardura duen Zehazten Zerbitzu Kulturalak lan taldeko kideak Getariako Kale Nagusian Salbatore Deunaren elizan eta Zarautz Jauregiaren ondoan duten bulegoan ari dira lanean, orain artean topatutako materiala prozesatu eta katalogatze lanetan.

Behin indusketa bukatuta, asko da garbitu, prozesatu eta sailkatu beharreko materaiala. Askizun izan zirenean ere, artean Zarautz Jauregiko materialarekin jarrai-tzen zuten lanean.

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS