Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Martes, 22 mayo 2012

Tolosa Goierri

Tolosa-Goierri
Haizezko hirukoaren xarma
23.09.07 -
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
- Zuen diskoa entzuten duenak zerekin topo egingo du? Zeri buruz hitz egiten diozue entzuleari?

- I: Letra gehienak Txusek idazten ditu, eta idatzi duena gero norberak bere erara interpretatzea eta sentitzea gustatzen zaio berari, eta kasu askotan hala gertatu da. Txusek letrak idatzi dituenean zerbaiti idatzi dizkio, edo zerbaitetan pentsatuz, baina gero entzule bakoitzak letra horiek esaten dutena modu ezberdinean interpreta dezake.

T: Askotan, lantzen diren gaiak ez dira oso gauza konkretuak, orokorrean, edozein gaztek eduki ditzakeen gogoeta, burutapen edo sentimenduak dira, eta abestia entzuten duzun unearen arabera, abestiak diona modu batean edo bestean interpreta dezakezu. Gure taldean garrantzia gehien doinuari edo melodiari ematen diogun arren, abestien hitzek ere gure lanaren zati handi bat hartzen dute.

- Zalantzarik gabe, diskoari ukitu berezia ematen dion elementuetariko bat haizezko instrumentuak dira. Nondik etorri zen ideia?

- T: Ba Tolosako 'karnabalero' batzuk garelako izango da, kar, kar. Ez, proba antzeko bat izan zen. Gure lehenengo kontzertuan okurritu zitzaigun azken abestian zerbait kuriosoa egitea Bonberenea txarangako gure lagun batzuekin, eta ikusi genuen jendeari gustatu egin zitzaiola. Orduan abesti batzuetan haizezko instrumentuentzako moldaketa batzuk egin genituen, guri ere gustatu egin zitzaigun eta pentsatu genuen errepikatzeko moduko zerbait izan zitekeela, ez abesti guztietarako eta ez betirako, agian etorkizuneko diskoren batean, esaterako, pianoa sartzea bururatuko baitzaigu. Baina momentuz oso gustura gaude haizezko hirukoarekin, eta oraingoz horrekin jarraituko dugu. Jendearen artean oso harrera ona dute gainera.

- Diskoak argia ikusi zuen eta zuzenekoetan ari zarete orain. Diskoa atera ondorengo lehen kontzertua, Bonberenean.

-T: Bai. Diskoa atera aurretik hainbat kontzertu emanak genituen, baina diskoa Bonberenean aurkeztu genuen, eta oso kontzertu polita izan zen, Bide Ertzeanek ere jo zuen. Udan zenbait kontzertu eman ditugu, eta oso ongi etorri zaizkigu, Julenekin batera lehenengo zuzenekoak jo, ideiak finkatu eta taldeari sendotasuna emateko. Urriaren 5ean Baionako Xilko ostatuan joko dugu eta 18an Iruñeko Terminal-en.
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS