
DATUAK
Liburuaren aurkezpenean, Fernando San Martin Euskara arloko zinegotziak adierazi zuenez, «liburu honen bidez, Loidi bekaren helburu bikoitza betetzen da. Alde batetik euskarazko ikerketa lana sustatzen da eta bestetik, jakintza hori zabaltzen da». San Martinek jakinarazi zuenez «2000. urtetik hona, berrogei eta bi proiektu jaso ditugu guztira. Horietatik zazpi izan dira bekatuak, urtero bat. Sei dagoeneko bukatu dira eta zazpigarrena bukatu bidean dago».
Irungo udalerriaren landaredi-mapa Alberdania argitaletxeak plazaratu du. «Loidi beka saioaren bidetik datozen liburu guztiek beste ezaugarri bat dute», zioen Jorge Gimenez editoreak. «Alberdania Irunen jaio zen eta dirauen argitaletxea izanik, bertako gaiak jorratzea guretzako sari eta ohore handia da. Are gehiago, saio honen iturburua Jose Antonio Loidi zenaren ildotik badator».
Sei ibilbide
Gimenezek hiru ikertzaileek egindako lana goraipatu zuen aurkezpenean. Izan ere eta berak adierazi bezala, «liburuan eskain-tzen dena ez da testu soileko adierazpen bat, irudiz behar bezala egokitutako azalpen aberatsa baizik». Alberdaniako editoreak eskerrak luzatu zizkion Irungo Udalari «gugan jarri duen konfindatzarengatik» eta baita biologei ere, «oso gutxitan etortzen zaizkigulako gure bulegoetara zuek ekarri dituzuen txukundadeak. Liburuaren konposizioan apenas egin behar izan dugu lan».
Liburuan hiru biologoen metologia plana adierazten da. «Legenda zehazten hasi ginen, ondoren mapen gainean poligonoen markaketa egin genuen, jarraian mendiko lana burutu genuen eta azkenik, txosten moduan gure emai tza aurkeztu genuen», adierazi zuen Egoitz Salsamendi biologoak.
Argitalpenak gainera, hemengo flora hobeto ezagutzeko helburuarekin udalerrian egin daitezkeen zenbait ibilbide aurkezten ditu. Guztira, sei bide aur- keztu dituzte: Irumugarrieta izenekoa, 'Aiako Harriara igotzeko ibilbide klasikoa'; Aitzondoko ursaltoa, 'Irungo bailara ezkutuena ezagutzeko'; Enbido-Erlaitz itzulia; Irufagoeta-Endara itzulia, 'ibilbideetan luzeena eta seguruenik, komunitate diber-tsitate handiena erakusten duena'; Ela tzetari bira etaPlaiaundi Parke Ekologikoa 'natura behatzeko eta naturaz gozatzeko'. Jorge Gimenezek adierazi bezala, liburua Bidasoa bailarako edozein liburu dendan aurki daiteke. «Banakuntza normala izango du argitalpen honek. Irunen eta Bidasoalde honetan zentratuko gara, baina bai Gipuzkoako eta baita Euskal Herriko liburu dendetan eskuratu ahal izango da».





