
Festak antolatzeko garaian Udal gehiengoak irizpide hauek azaldu zituen:Jai programaren laburpena erderaz egitea.Eduki politikorik ez izatea. Herritar orok eskuartean duen jai programan argi eta garbi ikusi ahal du ez dela horrela izan. Guztiz kontrakoa baizik. «Muchos vecinos, tan vecinos y tan Zestoarras como los que hablamos Euskera, no pueden, por la imposición de una minoría entender el programa de nuestras fiestas. Y de hecho, se preguntan como una decisión en contra de la mayoría se puede imponer de esta manera, como en tiempos de «haize berriak» de participación social y nuevas maneras de hacer las cosas. Ideologi batekoen zein bestekoen nahiak jasotzen omen ditu programak. 10 aldiz irakurri ondoren ez dugu, adibidez, indarkeriaren bidez hil dituzten zenbait Zestoarren oroitzapenik ikusten, edo hainbat eta hainbat Zestoarrok milaka aldiz eskatu dugun indarkeri ezaren aipamenik.
Zezenketetan 3 zekor izan beharrean 2 izatea Udal osoak erabaki behar omen du, ANV-ren esanetan, por tzierto zezenzaleak haserre 6tik 4ra jeitsi direlako zekorrak, eta zezenketen aurkakoak ere 4 zekor hilko direlako, gutxiago hiltzea ez bait da ez hiltzea. Gainontzekoa ere bai noski, Udala delako festak antolatzearen arduradun. Zergaitik beraz, ez da Udalaren gehiengoak harturiko erabakia errespetatu? Zergaitik, beraien gustokoa ez den erabaki bat hartu duenean Udalaren ge-hiengoak festa batzordearen atzean ezkutatu dira? Haize berrien zai ginen, haseran genion bezala, baina tristura eta saminez ikusten dugu eguraldirik txarrena eta goibelena ekarri digutela».





