Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Martes, 22 mayo 2012

Alto Urola

EZKIO-ITSASO
Ezkio-Itsason dagoen hormigoi lantegia berritzen ari dira eta ondoko solairu batean kokatzen da
Bariantearen obrekin hasi eta lurrazala banatu zuten Zaharretik metro batzuetara kokatzen da lantegi berria
08.09.07 -
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Ezkio-Itsason dagoen hormigoi lantegia berritzen ari dira eta ondoko solairu batean kokatzen da
Lantegi berriaren eraikitzea hasi da dagoeneko. [M. GALILEA]
EZKIO-ITSASO. DV. Badira urte ugari lehentasunezko helburu bat zutela herrian dagoen hormigoi lantegiaren inguruan, eta urte asko pasa ondoren egin beharreko berrikuntzekin hastea lortu dute.

Momentu honetan industrialdearen erdia kokatuta dago hormigoi planta, eta honen antzinatasuna dela eta, berrikuntza bat behar zuen lehen bai lehen.

Lantegi hau berriro kokatzearen obrak orain dela urte ugari hasi behar ziren, baina bariantearen obrekin hasi eta honek lurrazala erditik banatzen zuenez hauek gelditu behar izan zituzten. Berritzearen proiektua ea zer gertatzen zen zai gelditu zen.

Orain dela aste batzuk hasi ziren obrekin, hau industrialdearen atzeko aldean. Planta berria lantegi zaharretik metro batzuetara, kokatzen da.

Aldi berean eta berritze obra hauek amaitzen direnerako, hirigintzako espedientea egin dute Ezkio-Itsasoko udalekoek, lantegiko jabearen lankidetza osoz. Beraz, egin beharreko guztia aurrera eraman eta Aldundiko baimena jaso zuten bezain laster berrikuntza obren lehenengo fasearekin hasi ziren, esan bezala, orain dela aste batzuk.

Behin obra guztia amaitzen denean, bai Udalaren bai lantegiaren helburua, enpresaren aktibitatea ingurugiroarekin integratzea da, eta gaur egun bizi garen garaira egokitzea.

Kizkitza Eguna

Gaur larunbata, Kizkitza Eguna ospatuko dute ezkio-itsasotarrek. Horrela, goizean zehar Kizkitzara igoko dira bide desberdinetatik eta hamabietan ospatuko den meza entzun ondoren erromeria egongo da bertan.
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS