AlDia
AIAKO PAGOETAKO PARKEA
«Pagoetaren lautik iru, bi markesen ondareak osatzen zuten: Laurgain Lardizabalena eta Altzola Narrosena; eta bi auzo oriek Gipuzkoako Aldundiak erostearen ondorioz sortua da 'Pagoetako Parkea'».
07.09.07 -

Pagoeta mendiko gurutzea.
Gaur egun Pagoetari ospea eman diona bertan antolatu duten parkea izan dala aitortu bearra dago. Azken lau urte auetan, Iturrarango Parketxearen inguruan lore eta landare berezien peria nola jartzen duten, Europan ere orain badakite Aiako parke zoragarriaren berri.
Pagoetako mendia eta bere ingurua parke biurtu baiño lenago ere, oso mendi berezia zan; eta ikusi dezagun... Aiako kaleko etxeak ere mendi orretako iturrietako urarekin eta orko basoetako egurrarekin garbitasunak eta etxeko suak egiñez osatzen ziran, beren eguneroko bizimoduan; eta mendi orren jirako beste eun bat baserri, eun urtean gutxienez, ura, egurra, belarra eta garoarekin. Mendi orren emaitza oieri esker, Aiako erriaren zati aundi batek artua du bizimoduan aurrera egiteko indarra, oraingo belaunaldi berriari Pagoetak ematen dituen oriek naiz-eta gauza utsak iruditu.
Garai zail eta antzu aietan lau gauza oiek sortzea ez zan auntzaren gauerdiko eztula; ez orixe. Baiña ugaritasuneko garaian munduratzea gertatu zaienak ez dute ezer estimatzen; baiña ezta orien errua... Gu ere, garai ontan sor-tzea gertatu balitzaigu, berdiñak izango giñan.
Garai artako baserritarrak, beren soroetako igitak, arto-jorrak eta gaiñerako lanik bearrezkoenak egiten zituztenean, Pagoeta mendirako bidea artzen zuten, sega eta bear ziran tresna guztiak artuta. An asiko ziran, elduenak belarra ebaten, gaztetxoak ebakitako belarrak astintzen; geroago, jiratuz lagundu eta onduta jar-tzen ziranean, baserri bakoitzetik idi edo bei-parearekin bera jasotzen zuten; eta gero, aal zuten zamarik aundiena leran jarri eta belarrak etxeratzeko modua egiten zuten. Eta udazkenean garoarekin berdin.
Eguerdi inguruan ere batzuk jatxi izan zituzten, baiña iluntze aldera geiena. Zenbat lerakada belar eta garo garraiatzen ote zituzten Pagoetako mendi ortatik? Ziurtasunez erantzuna ematea oso zailla da; baiña belardi eta garoa, bien artean milla ektareatik gora izango ziran, eta bi milla lerakadatik gora izango zirala seguru nago ni, eta bada zerbait.
Lera-alde bakoitzari azpiko zura ez gastatzearren, burnizko plantxak jartzen zizkioten, eta ainbeste zama gaiñean zutela, arrastaka su-txingarrak atereaz bidean nola jaxten ziran, eta ainbeste aldiz igarotzean, bideetako arri guztiak arrasto aundiak eginda utzi zituzten; eta gaur ere ortxe daude, nai dituenak ikusi.
Orain irurogei bat urte, eta leenago ere bai, Pagoetako mendi guztia, gaur kaleetako jardiñak bezin garbi egoten zan; eta urte batzuetara, mendietako gauza bi-txien billa ibiltzen zan argazkilaria, Ojanguren deitzen ziotena, ura bein etorri zan Laurgaiña, Eibarko lagun batzuekin, eta are-txek esan zidan ark ikusi zuan mendirik garbiena Pagoeta zala.
Fabrika eta beste tokietan lana ugaltzen asi zanean, baserrietako gazte jendea ere lanera erteten asi zan; eta, soldata bat irabaziz bakoitza bere bizimoduaren jabe egiten asi ziranean, baserriaren beerakada etorri zan. Pagoetako belarrak eta garoak, leen arrapazka izaten ziranak, orduan sobratzen asi ziran, eta urte ba-tzuen buruan baserritarrak agur egin zioten Pagoetari. Leen mendirik garbien izan bazan ere gaur naikoa zikindua dagoela esan bear, toki batzuetan beintzat.
Mende bat edo mende ta erdiren buruan ara nolako aldakun-tzak gertatu diran mendi santu orren istorian! Pagoetaren lautik iru, bi markesen ondareak osa-tzen zuten: Laurgain Lardizabalena eta Altzola Narrosena; eta bi auzo oriek Gipuzkoako Aldundiak erosi eta oien jabetasuna artu zuanean, orren ondorioz sortua da 'Pagoetako Parkea'.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Aiako Laurgaingo auzoan Lardizabal jaunak zeukan eremua bere bederatzi baserrirekin erosi zuanean, bi ekintzari eman zien leentasuna: bat, nola basoetako zugaitzik geienak zaarkituak zeuden, mutil talde bat, beren arduradun bat burungarri zutela, ortantxe jarri zuten: zugaitz zaarrak kendu, sasiak eta txarakak garbitu eta zugaitz landare berriak landatzeari ekon zioten. Eta, bost urteren buruan, milloi bat eta berreun milla mota ezberdiñetako zugaitzez landatuta jarri zuten Laurgaingo eremu guztia. Eta bigarren ekintza: basetxea lenbailen eraikitzea. Ura zan Aldundiaren amets nagusia.
Basetxearen alde batean bizitokia egingo zioten, basozaiña bertan bizitzen jarri zedin, eremu ortako ardura berak eraman zezan: eta etxe orren beste aldean, gela aundi bat, aldun jaunak eta beraien teknikari edo laguntzailleak billerak eta bazkariak egiteko tokia izan zezaten.
Aurrez pentsatua zuten bezela, basetxea eraiki eta pronto jarri zutenean, serbitzu oiek betetzen asi zan, eta geroztik etenik gabe, mende erdi bat, ortantxe daramaki. Aurrera ere orrelaxe jarraitzeko itxura dauka; nik, beintzat, ez nuke nai etxe ori lur jota ikusterik.
Suerterik onena opa izateko arrazoiak badauzkat. Ogei ta amairu urtean etxe orren arduran bizia bainaiz nere sendiarekin, lansaritu nintzan bitarte guztian; eta gaur ere indarrean jarraitzen diola entzutea izango litzake neretzat pozik aundiena.
Gipuzkoako Aldundia, Laurgaingo eremu ori erosi eta amabi urte ingurura, asi zan parkea jar-tzeko aldakuntzak egiten; eta urte ta erdira, bisitarientzat ateak iriki eta etorri nai zuanarentzat pronto jarri zuten.
Gero, apurka-apurka bisitarien kopurua gora zijoala ikusirik, Aldundian parkearen zuzendaritza zeramakitenak, jendeari aukera zabalagoa eskaintzearren, Aiako Altzola auzoa ere, nola Laurgaiñen jarraian Pagoetaren zati aundi bat osatzen zuan, uraxe erosteko asmoak artu zituzten.
Auzo ori garai bateko Narros markesarena zan; baiña gero aren ondorengoekin arremanetan jarri ziran. Tratubidean asitakoan, Xabier Aizarna jauna zan aldun nagusia. Baiña arremanak luze jo zuten, eta Imanol Murua jauna aldun nagusia zegoala erosi zuten Altzola; eta Pagoetaren inguru guztia parke biurtzeko ekintzetan geiena bultzatu zuana bera izan zan.
Bi auzo oien jabetasuna Aldundiak artu zuanean, milla ektarea eta geiagoko parkea izatera iritxi zan. 'Pagoetako Parkea' izenarekin bataiatu zuten, eta gaur izen orrekin ezagutzen da Europa guztian.
Parkea aseratik bikoiztuta jarri zutenean, Agorregiko burdin-ola, errotak eta Iturraren baserria ere erosi egin zituzten. Burdin-ola martxan jarri zuten eta errotak ere bai. Orain igande eta jai-egunetan erakusaldiak ematen dituzte, jendeak ikusi ditzan. Iturraran, berriz, parketxe edo jendearen arrera-toki jarri zuten. Monitoreak ere beti egoten dira, jendeari parkeko berri emateko; eta Iturraranen jiran jardin botaniko zoragarri bat ere badago, millaka zugaizkatxo mota ezberdiñetakoekin. Gaiñera, urteero, inguru orretan, lore eta landare berezien peria egiten da.
Parketxe ori zaarkitua nola zegoan, berrikuntza aundiak egin eta oso ederki jarri dute. 2007-ko abuztuaren 2-an inaugurazioa zan; eta, neri ere norla gonbidapena egin zidaten, oso pozik joan nin-tzan jaialdi ortara.
Besteak beste, bi arrazoi auengatik: bat, Laurgaingo eremu ortan Aldundiaren serbitzuan berrogei ta iru urte igaro nitualako; eta, bigarrengo, 1956-ko abuztuaren 2-an eremu orretan lanean asi nintzalako; eta, andik berrogei ta amaika urtera, egun berean, Iturrarango azkundera joateko gai izan nintzalako. Nai duan danak eztu suerte ori izaten.
Ara: nere bizialdi labur onetan, Pagoetaren izate orretan, nolako aldakuntzak ezagutu ditudan. Onerako ala txarrerako, zertarako izan ote dira? Seguru asko bietatik gertatuko zan, beti izaten dan bezela.