Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 3 diciembre 2008

Pasaia Errenteria

LEZO-ERRENTERIA
Frankismoaren biktimei omenaldi ekimenak egingo zaizkie
Hilabete honetan zehar hiru ekimen egingo dira Lezon
06.09.07 -
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Frankismoaren biktimei omenaldi ekimenak egingo zaizkie
Hitzaldia Gezala Aretoan izango da. [ARIZMENDI]
LEZO. DV. Lezoko herritar talde batek udalaren babes eta laguntzarekin 1936ko gerran eta gerraondoan frankismoaren biktima izandako herritarren omenezko ekimen sorta prestatu du.

Bihar irailak 7 ostirala, hasiko dira ekitaldiak. 19:00etan hitzaldi bat izango da Gezala Aretoan, 'Esklabotza frankismoan: errepideak eta fortifikazioak mendebaldeko Pirinioan' izenburupean.

Hizlariak Memoriaren Bideak Elkarteko Fernando Mendiola eta Edurne Beaumont izango dira. Hitzaldiaren ondotik Desafectos dokumentala emango da, eta euskaraz izango da.

Erakusketa

Irailaren 7tik 14ra 'Esklabotza frankismoan: errepideak eta fortifikazioak mendebaldek Pirinioan' izeneko erakusketa Kultura eta Euskara Sailaren aretoan (Donibane kalea, 2).

Goizez 09:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara. 14an goizez bakarrik zabalduko da.

Azkenik, irailak 23an, igandea, eguerdiko 12:00etan 1936ko gerran eta gerraondoan frankismoaren biktima izandako herritarrei omenaldia Herriko Plazan. Herritar horien oroimenezko plaka jarriko da plazan.

Liburua

Azken ekimena 1936-1945 urteen artean frankismoaren biktima izan zirenen berri eta hainbat lekukotza biltzen dituen liburuaren argitalpena izango da. Liburuaren aurkezpen data oraindik zehazteke dago.

Farmacia de guardia

El turno de guardia le corresponde hoy a la farmacia de Inés Arteche, que se encuentra ubicada en la calle Del Medio, número 26 y cuyo número de teléfono es el 943517740. El servicio nocturno a partir de las diez de la noche será cubierto como de costumbre por la farmacia de Iciar Aragón Garbizu, que está ubicada en la Avenida de Navarra, 77 y con teléfono 943.344549.

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS