Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Miércoles, 15 febrero 2012

Sociedad

AlDia
Txinatik Aizkorriraino
Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillagak gaztategi homologatua jarri dute Urbian, Legazpiko artzain batzuek Txinako haurra ekarri dute eta beste artzain batzuk Suitzara doaz igandean
06.09.07 -
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Txinatik Aizkorriraino
ORDIZIA. DV. Dozenaka artzain bildu ohi dira Ordizian atzoko egunez. Baita artaldea mendi- -goietan dutenak ere. Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillaga emaztea hantxe ziren atzo, ardiak Urbian utzita. Ez dira nolanahiko artzainak, Urteko Artzainak baizik, lehengo igandean Artzain Egunean izendatuak eta ohoretuak. Eta badute bereizgarri nabarmen bat: Urbian bertan ere egiten dute gazta. «Gurea da mendialdeko lehenengo gaztategi homologatua. Ez dago horrelakorik ez Aralarren ez Urbasan. Esnea jetzi, eskuz egiten dugu, eta hain zuzen ere horregatik galtzen ari da mendi aldeko gaztagintza», adierazi ziguten senar-emazteok.

Jakina denez, Urbiako artzain--txabolek badute argindarrik, baina hura ez da nahikoa, adibidez, esne-tankeak behar duen hoztasuna sortzeko. Beraz, horrentzako generadore bat erabiltzen dute. Gaztategi homologatu hori aurtengo ekain hasieran inauguratu zuten Mikelek eta Elik. «Jende askok mendi aldeko larreen kalitatea nahi du. Horko larreek gustu berezia ematen diote gaztari», zioten. Gazta gehienak ketuak egiten dituzte. Behin pare bat aste dutelarik, gaztak Olaberriko biltegira jaisten dituzte, eta han kea ematen.

Legazpiko Erraizabal baserriko Juan Jose Aranguren eta Aran-txa Segurola ere han ziren, gazta saltzen gaztagile txapeldunen saltokietako batean, 1999ko txapeldunak izan baitziren. Bada nobedaderik familia horretan: Txinatik umea ekarri dute, Paula Xinxa. «Bigarren ume baterako zaila daukagu, unibertsitate-titulua eska-tzen dute eta ez dakit zer gehiago. uste dugu Olinpiadengatik dela, gero arinduko dituzte atzera baldintzak. Umea artzaina izango den? Berak nahi duena izango da. Ez dugu estutuko».

Handik ez oso urruti, Pedro Gabiria eta Ines Argarate, Legazkiko Makatza baserrikoak. «Ar-tzainen urteroko bidaia Suitzara da oraingoan. Igandean abiatuko gara. Lehenengo Marsellatik pasako gara, hango artzain-eskola bat ikusteko, eta gero Suitzan mendiko larreak ere ikusi behar omen ditugu. 32 lagun goaz, autobuskada bat».

Aurtengo beste nobedade bat Josu Osa izan dugu. Mutrikun jaio eta aspalditik Astigarragan bizi den gizon hau txertaketan jarduten ari zen jendaurrean, eta txerto-mota ugarien erakusketa jarria zuen, jende asko hurbiltzen zi-tzaiolarik galderak eginez. «Aspaldi Zabalegi nekazari-eskolan jardun nintzen kapataz, eta hantxe zaletu -zioen-. Gero Kutxaespazioan hasi nintzen lanean». Atzokoaren antzeko erakustaldiak egin izan ditu Astigarragan, sagar bilketaren inguran egin ohi den festan, eta baia Irunen ere, Ola sagardotegiko festan. «Txertatzeko, intxaurra da zailena. Kanpo librean behintzat. Koniferak ere zailak dira txertatzen. Errazenak, berriz, sagarra eta udatea».

Beste urteetan bezala, Zuñigatarrek eta Iraditarrek ekarritako perretxikuekin erakusketa osatu zen. Hauek esan zizkigun Javier Zuñigak: «Gorringo asko (amanita caesarea) topatu dugu egunotan. Perretxiku-mota hau haritz amerikarren sailetan etortzen da askotan. Eta gilelurdina, berriz, aurten oso gutxi izan da. Orain arte, ugari, zizahoria egon da, maiatzean eta ekainean behin-tzat». Eta onddoa? «Oraintxe hasi da, badirudi onddo-kolpea datorrela, baina barea ere erne dago, eta goseak, eta onddo batzuk janda topatu ditugu».

Eta goiko plazan Ibarrako Montes baserriko Patxi Izagirre landare-saltzailearekin egin genuen topo. Besteak beste, piperminengatik da sonatua etxe hori. «Oraingoz pipermin gutxi bildu dugu. Kanpoko jendearekin ari gara, bestela jai dago. Bulgaria eta Errumaniako familiak datozkigu. Jende fina da», zioen.
Videos de Más actualidad
más videos [+]
Más actualidad
Vocento
SarenetRSS