Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 3 diciembre 2008

Tolosa Goierri

SEGURA
Joakin Izagirrek irabazi zuen usakume lehiaketa
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
SEGURA. DV. Azpaotza Txiki baserriko zelaian jokatu zen igandean Txoritegi elkarteak antolatzen duen usakume lehiaketaren 25. edizioa. Arrakastatsua suertatu zen txapelketan 148 ehiztarik parte hartu zuten, horietatik 18k bota zituztelarik hiru usakume lehen tiraldian. Azkenean garaipena Joakin Izagirre lazkaotarrak eskuratu zuen, bigarren Martin Mendizabal idiazabaldarra sailkatu zelarik.

Aurtengoan emakumerik ez zen izan parte hartzaileen artean eta beteranoetan ere Joakin Izagirrerentzat izan zen saria. Juniorretan Igarki Intxaustik irabazi zuen, herriko lehen sailkatua Joxe Kruz Intxausti izan zen eta Txoritegi elkartekoa Xabier Alustiza. Txoritegi elkartekoak oso gustura geratu ziren goiz eta arratsaldez burutu zen txapelketarekin, eta eskerrak ere eman nahi dizkiete usakume lehiaketa hau aurrera eramateko laguntza eskaintzen duten guztiei eta parte hartzaileei.

Jubilatuen eguna

Irailaren 16an ospatuko da aurtengo jubilatuen eguna. Jai egunean parte hartu nahi duten jubilatuek ostegun edo ostiralean, hilak 6 eta 7, eman beharko dute izena Atsedenen, 19:00etatik 20:30etara, 5euro ordaindu beharko delarik bazkariagatik. Bazkaltzera joaten ez diren 80 urtetik gorako guztiei etxera eramango zaie tarta eta txanpaina, eta bazkarira joan ezin duten 80 urtetik beherakoek udaletxean eman beharko dute izena hilaren 11 baino lehen.

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS