Gipuzkoa
9.000 euro eskuratuko ditu esleipendunak
04.09.07 -
Azaroaren erdialdera ezagutaraziko da Juan San Martin bekaren esleipendunaren izena. Ordutik aurrera, urte bat izango du bere ikerketa aurrera eramateko eta horretarako, 9.000 euro izango ditu bekari esker. Hainbat dira bere bizitzan zehar San Martinek jorratutako gaiak eta horien artean, antropologia eta arkeologia izan dira aurten aukeratuak. Esparru hauetan, ikerketa lan originalak eta argitaratu gabekoak jorratu behar dira. Eskatzaileek lantaldeak osatzeko aukera dute. Kasu hauetan, gutxienez partaideetako erdiak diplomatuak edo maila horretako tituludunak izan behar dute. Euskarazko titulazioari dagokionez, denek frogatu beharko dute gaitasuna. Pegora bulegoan edo udaletxeko web orrian lortu daiteke eskabide orria.





