
Jaialdi azkarra, entretenigarria eta txistua protagonistatzat hartuz hainbat musika estilo bikain uztartzea lortu zituena izan genuen herrian.
Aipagarriak izan ziren Jagobaren txistu emanaldia, dantzariak, bertsolariak eta Xabi San Sebastian eta Miren Fernandez kantarien lana, baina benetan jaialdia ez zen posible izango hauen atzean jo ta ke aritu ziren txistulari, musikari eta koruko abeslari pilaren lan bikainik gabe.
Ahaztu gabe, eskerrak eman behar zaizkie hau dena antolatu duten Idiakaitz txistulari taldeko kideei, egin duten lan gogorra dela eta.
Goizean, berriz, herriko zaharrenak omendu zituzten, A. M. Leunda eta M. Odriozola, eta hauek herriko alkatearen eskutik oroigarriak jaso zituzten, ondoren bainuetxean herriko helduen arteko bazkaria izan zelarik.
Ertxiña musika eskola
Gaur eta bihar, arratsaldeko bostak eta seiak bitartean, ikasturte berrirako ordutegiak banatuko dira musikako ikasleen artean. Matrikulatu nahi izanez gero ere azaldu musika eskolara ordu eta egun berean. Ikasturte berria irailaren 11an hasiko da.





