Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 5 julio 2009

Gente

dverano
Amaitzear da festen aroa
Atzo ugari ziren jaietan zeuden herriak Gipuzkoan. Gaur gehientsuenek eguneroko martxari ekin diote. Hor daude, ordea, irudi eta oroitzapenak.
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Badira oraindik azken egunotako jaiak luzatzen dituzten herri bakanen batzuk Gipuzkoan, baita urteko festa garrantzitsuenak oraindik hasteko dituztenak ere, baina ez dago ukatzerik amaitzear dagoela udako festen aroa eta berehala itzuliko dela bizimodua ohiko bideetara.
Hala eta guztiz ere, azken ordura arte aprobetxatu dituzte asteburu honetan jaiak hainbat herritan. Besteak beste, Zegaman edo Amezketan. Elbiaren entierroarekin esan zieten bart agur amezketarrek jaiei eta Zegaman beleari esan zioten adio.
Bidegoianen, berriz –Bidanian, alegia– kirola izan da nagusi asteburuan. Atzo bertan gainditzen zaila izango den marka ezarri zuen Juan Jose Unanue Goenatxo harri-jasotzaileak ezohiko karga altxatuz: bitan eraman zuen sorbaldaraino 200 kiloko berunezko kubikoa.
Karga izan zen, halaber, ostiral gauean Bidegoianen jokatu zen apustu bereziaren gako nagusia, ikusmin handia piztu zuen desafioa tarteko. Idi parea eta zaldi bat jarri zituzten harri banari tiraka, ea zein lehiakidek egin plaza gehiago egin lanerako izan zituzten 20 minutuetan. 1.150 kiloko idi pareari 1.400 kiloko harritzarra plazako punta baterik bestera eramatea jarri zioten lan gisa. Zaldia 550 kilokoa izanik, 1.020 kilo harria arrastaka eramatea egokitu zitzaion. Azkenik, zaldia izan zen garaile. Harriaren eta animaliaren pisuen arteko tartea handiagoa bazen ere, 50 plaza eta 7 metro egin zituen emandako denboran. Idiek, berriz, 40 plaza baino ez zituzten burutu, eta bikotea bakarkako lanean aritu zenaren atzetik gelditu zen.
Kirolari arin askoak ere izan zituzten, ordea, Bidegoianen, kroserako ez baita egokia gehiagizko karga. Helduen lastekerketan –haurrek ere izan zuten eurena– parte hartu zuten 47 korrikalarien artean Ramon Otegi izan zen azkarrena, eta haren atzetik Enekoitz Aizpuru eta Imanol Cruz sailkatu ziren.
http://www.diariovasco.tv
Vocento
SarenetRSS