BREVES-ZUMAIA
Bostkirol probaren ordu aldaketa
Larunbatean, Koadrilen Egunean, VIII. Bostkirol errelebo proba herrikoia egingo da. Hau arratsaldean egin behar zen, baina goizera pasa da gazteen eskaerengatik. Beraz, gazte- txoen proba 10etan hasiko da eta 16 urtetik gorakoena 10:45ean. Bihar arratsaldeko 8ak arte izena eman daiteke turismo bulegoan. Antolaketa bilerak ere bertan egingo dira, ostiralean, arratsaldeko 5etan 16 urtetik gorakoena eta 6tan gaztetxoena.





