DEBA
Aitzuri Abesbatzak Udako Musikalean bere agerraldia egingo du bihar gauean
Kontzertua Izadi Soka Taldearekin aurrera eramango dute
08.08.07 -

Aitzuri Abesbatza leku askotan izan da kontzertuak eskaintzen. [DAVID APREA]
EGITARAUA
DEBA. DV. Pablo Sorozabal taldearen ondoren, Udako Musikaldira Aitzuri Abesbatza dator gaur, eta ez da bakarrik izango, zeren eta Izadi Soka Taldea bertan izango baita. Biak beste urteetan izan dira Musikaldi honetan, Izadi taldea joan den urtean eta Aitzuri Abesbatza berriz, 2005ean.
Kontzertua gaueko 22:30etan hasiko da Santa Maria Elizan. Egitarauan bederatzi obra sartzen dira, eta espero da ekitaldi hau joan den astekoa bezain arrakastatsua izatea. Fernando Urainek, Musika Bandako zuzendaria, korua zuzenduko du ere, eta piano-jole gisa Gerardo Rifoni egongo da. Dudarik gabe, kontzertu entretenigarria izango da, bertan parte hartuko baitu Debako abesbatza eta hori interesa ematen dio ekitaldi honi.
Aitzuri abesbatza 1994an sortu zen Deban. Garai hartan herrian zeuden bi koruak elkartzetik sortu zen. Euskal folkloreaz gain, nazioarteko folklorea (iberoamerikarra, espiritual beltza...) polifonia, musika koral garaikidea eta obra sinfoniko koralak ditu bere errepertorioan.
2000an Errenteriako Musika Orkestrarekin W.A. Mozarten Requiema interpretatu zuen. Programa horrekin Euskal Herriko musika ziklo ospetsuetan parte hartzeko aukera izan zuen. 2001ko maiatzean Milanen parte hartu zuen, Verdiren heriotzaren mendeurrenaren inguruan antolatutako ekitaldietan. Bertan, beste musika talde italiarrekin batera, Messa de Requiem obra interpretatu zuten Mauro Ivano Benaglia maisuaren zuzendaritzapean.
Musika Bandarekin
2002an, nabarmentzekoa da Musika Bandarekin batera Debako Udako Musikaldian parte hartu zuela, estilo desberdinetako obrekin. 2003an Gipuzkoako bira aipatu behar da eta 2004an berriz, Villa de Griñon Abesbatzentzako Gaztelaniazko Kanten XIII. Lehiaketan Lehen Saria eskuratu zuten.
2005.urtean Debako Musikaldian kontzertu bat eskaini zuen Debako Musika Bandarekin batera. Urte honetako abenduan, aurreaz aipaturiko Griñoneko lehen postua ordezkatuz, Murtziako Molina de Segura herriko gabon abestien lehiaketan parte hartu zuten. 2006an eskainitako emanaldirik esanguratsuena abuztuan, Debako elizan eskainitakoa izan zen W.A. Mozarten Koroatze Meza eta euskal folkloreko piezak izan ziren entzungai.
Izadi soka taldea, berriz, 2001.urtean sortu zen. Bere partaideak Euskadiko musika eskola eta kontserbatorioetan irakasten eta orkestretan jotzen aritzen dira. Azken urte hauetan talde hau gelditu gabe lanean aritu da herri ezberdinetako aste kulturaletan parte hartuaz. Gainera, Donostia hiriarekin zerikusia duten gizarte ekintzetan murgilduta egon dira.